Aitor Zabaletaren auzian espetxeratu zuten ultra bat atxilotu dute, eraso batekin lotuta

Ignacio Racionero Frente Atletico talde ultrako kidea da atxilotua, eta ustez talde bereko gazte bati laban batekin eraso egiteagatik atxilotu dute bart.

Aitor Zabaletaren omenezko ekitaldia, Donostiako Anoeta estadioaren parean, joan den abenduaren 8an, hilketaren 19. urteurrenean. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2018ko urtarrilaren 18a
14:22
Entzun

Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailearen hilketarengatik atxilotu zuten Racionero, 1998an. 11 egun eman zituen espetxean Zabaleta hiltzea leporatuta; baina aske gelditu zen, epaileak frogatutzat eman baitzuen hilketaren egilea Ricardo Guerra izan zela.

Atletico Madril futbol taldearen estadiotik gertu 22 urteko jarraitzaile bati egin dioten erasoarekin lotuta atxilotu dute Racionero. Labanaz egin diote eraso, Atletico Madrilen zaleak elkartu ohi diren taberna batean. Gazteak Frente Atletico talde ultraren kamiseta zuen soinean. Zaurituta eraman dute ospitalera, eta ebakuntza egin diote.

Joan den abenduaren 8an bete ziren hemeretzi urte Aitor Zabaleta hil zutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.