AITORTZA LORTUTAKO APURRETAKO BAT
Frankismoaren biktimentzat ez da justiziarik lortu, Ahaztuak 1936-1977 elkartearen ustez, baina Franco hil ondorengo urteetan segurtasun indarrek hildako pertsona gutxik lortu dute biktima aitortza. Horietako bat da Vicente Anton Ferrero. 18 urte zituela hil zuen Guardia Zibilak, Basaurin (Bizkaia), 1976ko martxoaren 8an, bost egun lehenago Gasteizen gertaturiko hilketak salatzeko ekitaldi batean parte hartzen ari zela. Atzo, omenaldia egin zioten bere herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu