Aitziber Arrieta euskal presoa libre geldituko da datozen orduetan, 18.000 euroko bermea ordainduta, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Iazko azaroan Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gazte independentisten aurka egindako sarekadan atxilotu zuten. Inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen. Alcala eta Soto del Real espetxeetan (Espainia) eduki dute Arrieta.
Sevilla II.a kartzelako (Espainia) euskal presoak, berriz, itxialdian sartu dira, AAMk dioenez, "baldintza oso gogorrak salatzeko".
euskal presoak
Aitziber Arrieta gazte independentista libre, bermea ordainduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu