Naziotasuna

Aitzinak jarritako euskarazko bide seinaleak kendu ditu Kontseilu Nagusiak

Euskal Herriaren eta Frantziaren arteko mugetan jarri zituzten 'Euskal Herria' zioten panelak.

Ipar Euskal Herriko Hitza
2014ko abenduaren 25a
19:00
Entzun

Joan den asteartean, Aitzina gazte antolakundeak euskarazko bide seinale berriak jarri zituen Ipar Euskal Herriko hamabost gunetan, Ipar Euskal Herriko onarpen instituzionala eta euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko.

Uztailean, Aitzinak Ipar Euskal Herriko herriak “frantsesten dituzten panelak” kendu zituen, eta uztailaren 14an Parisera zihoan tren baten barruan sartu zituen. Kanpainari amaiera emateko, euskara hutsean ziren panelak jarri zituzten Euskal Herriaren eta Frantziaren arteko mugan zein Ipar Euskal Herriko probintzien arteko mugetan. Gazte antolakundeak atzo sare sozialetan jakinarazi zuenez, Kontseilu Nagusiak panelak kendu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.