Aitzol Gogorza espetxean da berriz, bost egunez erietxean egon eta gero

2012ko urriaren 23a
15:49
Entzun

Aitzol Gogorza larri gaixotuta dauden euskal presoetako bat, berriz ere espetxean aurkitzen da atzotik, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Bost egunez Basurtuko ospitalean igaro ditu Gogorzak. Sendagaiak egokitu dizkiote, eta hobera egin du.

Edonola ere, Etxerat-ek salatu du espetxeak ez diola "onik" egiten "ez Aitzoli eta ezta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamabi presoei ere". Elkartearen ustez, espetxea ez da "tokirik egokiena" gaixo dauden pertsonentzat, eta ohartarazi du osasun gora behera handiak izaten dituela Gogorzak. "Espetxearen egitura bera eta bere arautegiaren zorroztasuna bere osasunaren kalterako daude zuzenduak. Izan ere, espetxeko aldian aldiko tentsio eta larritasunezko egoerek bere obsesio eta antsietatea larritzea baino ez du eragiten", azaldu du Etxerat-ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.