Basauriko kartzelan dagoen (Bizkaia) Aitzol Gogorza presoak funtzionario baten irainak jaso zituen atzo, Etxerat-etik gaur jakinarazi dutenez.
Iturri berdinen arabera, atzo 20:45ean, zerbitzu buru den funtzionario bat ziegara joan zitzaien Gogorzari eta ziegan harekin zegoen Patxi Gomezi. Funtzionarioa "oso asaldatuta" zegoela azaldu dute, eta biak elkarrekin ezin zutela egon esan zien. Orduan "iskanbila" izan zuten, eta langileak Gogorza "iraindu" zuen.
Etxerat-ek salatu du era horretako jarrerak "erabat onartezinak" direla. "Zoritxarrez euskal preso politikoek etengabe jasan behar izaten dituzte funtzionarioen probokazioak, erasoak eta irainak; baina, jarrera hauek ezin dira onartu, eta euskal preso politikoek dituzten eskubideak errespetatzea beharrezkoa da", adierazi dute.
Pasa den ostiralean Sevillako espetxetik (Espainia) Basauriko espetxera lekualdatu zuten Gogorza. Obsesibo konpultsio nahasmena du.