Euskal presoak

Aitzol Iriondori eta Aritz Arginzonizi zigorrak batu dizkie Parisko Auzitegiak

Iriondori 12 urteko espetxe zigorra ezarri dio, eta Arginzonizi, 10 urtekoa. Arginzoniz 2018ko otsailean geratuko da aske.

Arginzonizen alde azaroaren 21ean Elorrion egindako agerraldi jendetsua. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
Berria
2017ko abenduaren 21a
11:08
Entzun

Aritz Arginzoniz elorriarraren eta Aitzol Iriondo lasartearraren kontrako epaiketa egin dute asteon Parisko Auzi Kriminalen Epaitegian. 2007an Frantziako enpresa batean lehergaiak egiteko erabil daitekeen erregaia lapurtzea leporatuta epaitu dituzte. Parisko epategiak gaur erabaki du bi euskal presoei aurretik ezarritako zigorrak batzea: Arginzonizi 10 urteko espetxe zigorra ezarri dio, eta 12 urtekoa Iriondori. Hori hala, Arginzoniz espetxetik irten egingo da 2018ko otsailean, hain justu Espainian ezarritako zigorra betetzen duenean. Iriondok, berriz, 2013an ezarritako 20 urteko zigorra bete beharko du.

Akusatu biak preso daude, lehenagotik ezarritako zigorrak betetzen. Iriondo Frantzian dago preso, eta Arginzoniz, berriz, Huelvako espetxean (Espainia) ari da zigorra betetzen. Frantzian epaitu ahal izateko, euroagindua tramitatu zuen Frantziako justiziak, eta, horren ondorioz, Espainiak Frantziaren esku utzi du preso elorriarra.

Erabaki horrek Frantzian euskal presoekiko jarrera aldaketa bat egon ote den argitzeko neurritzat aurreikusten zen. Auzi horretan erabakia presoen aldekoa izan arren, Jon Kepa Paroten baldintzapeko askatasuna eskatzeko helegitearen auziak ez du argitzen jarrera aldaketarik badagoen. Erabakia otsailaren 22ra atzeratu dute. "Prokuradorearen bitartez, Frantziako estatuaren jarreran aldaketarik ez dagoela agertzen da", esan du Julien Brelek, Jon Paroten abokatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.