Irudia. Baiona
AKADEMIA IKUSKARITZA, OKUPATURIK
Joan den asteazkenean, LAB irakaskuntzak deiturik, Seaskako irakasle eta guraso talde batek Baionako Akademia Ikuskaritzaren egoitza okupatu zuen, ordezko irakasleek pairatzen duten egoera salatzeko. Ordezko irakasleen ordainketa Frantziako Dordoina departamenduan dagoen egituratik egiten dute. Alta, ordainketetan hainbat arazo egon dira, eta hango Ikuskariak ez zuen onartzen irakasleekin mintzatzea. Protestaren ondorioz, telefonoz mintzatu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu