Hona hemen, aurrerapen gisa, Dani Maezturen esan batzuk:
- "Aralarren barruan egon dira eztabaida ideologikoak, baina ez une honetan. Akats politikoa izango litzateke Aralarren zatiketa bat egotea".
- "Aralar ez zen sortu alderdi politiko hegemonikoa izateko bere esparru politikoan, baizik eta ezker abertzale zabal eta anitzena lortzeko. Erabaki dugu zubiak egitea esparru bateratu hori lortzeko eta, aldi berean, hauteskundeetara Amaiurren barruan joateko. Aralarren lehen zalantzan zeuden batzuk horra batu dira".
- "Ezkerrekoak eta abertzaleak garenok argi dugu Jaurlaritzara iristea izan behar dela erronka, bestelako eredua aurrera eramateko".