Lurralde antolaketa

Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes batzen dituen agiria onartu du Frantziako Asanbleak

Gauean eztabaidatu dute, eta ostiral goizean izan da bozketa. Alderdi Sozialistaren proposamena aurrera atera da, eta Frantzia hamahiru eskualdetan biltzea onetsi du legebiltzarrak.

PSk proposatuta, onartu den egitura. BERRIA
2014ko uztailaren 18a
10:01
Entzun

Agiriaren lehen artikuluaren arabera, eskualdeak 22tik hamahirura murriztuko dituzte, horietako ugari batuta: Akitania, Limousin eta Poitou-Charentes batzearen ondorioz sortutako eskualdearen parte izango litzateke Ipar Euskal Herria,  5,8 milioi bat biztanleko eskualdean —Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan 285.000 lagun bizi dira—.

Horiez gain, onartutako agiriak aurreikusten duenez, bat egingo dute Nord-Pas-de-Calais eta Picardiek, Champagne-Ardennek, Alsaziak eta Lorrenak, Auverniak eta Rhone-Alpeek, Borgoinak eta Franche-Comtek, Languedoc-Roussillonek eta Midi-Pyreneesek, eta Normandia Garaiak eta Normandia Behereak.

Bere horretan geratuko dira Bretainia, Korsika, Ile-de-France, Centre, Pays de la Loire, eta Provence-Alpes-Cote-d’Azur. Frantziako Gobernuaren hasierako ideia hamalau eskualdetara pasatzea zen.

Kexa ugari eragin ditu erreformak, Euskal Herrian nahiz kanpoan. Colette Capdevielle Baionako diputatu sozialista  Akitania Midi-Pyrenees eskualdearekin elkartzearen alde agertu da, beste zenbait diputaturekin, "koherentea" iruditzen zaiolako, "geografikoki, kulturalki eta ekonomikoki".

Kexu ozenenetakoak Bretainia aldetik entzun daitezke. Izan ere, berrantolaketa horren barnean, eskualde anitzen elkartzea dago jokoan. Naoned hiriburutzat duen Loire Bretainia Atlantikoari berriz ere lotzea eskatzen dute aspaldi honetan, Bretainia historikoa eskuratzeko gisan. Apirilean, hamar mila lagun bildu ziren horren alde Naoneden, ekainean bost mila gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.