Abertzaleen Batasunak (AB) Biltzar Nagusia egin du gaur Uztaritzen (Lapurdi) eta Akitaniako hauteskundeetan zerrenda aurkeztu beharrean Ipar Euskal Herriko gizarteak aspalditik eginiko aldarrikapenak -euskara, AHTa, laborantza ganbara, etxebizitza...- boto paper batean bildu eta horrekin bozkatzea erabaki du. Beraz, EH Baik egindako proposamena hobetsi du 2010eko eskualdeetako bozetara aurkezteko. ABk ez du zehaztu zein liratekeen bozka paperetan agertuko diren galderak.
Hala ere, aurkezpen sinbolikoa da 2010eko eskualdeko bozei begira egingo dutena. Izan ere, Akitania bezalako hautes barrutia abertzaleentzako desegokia dela nabarmendu dute Peio Etxeberri Aintzart eta Andde Sainte Marie ABko kideek. Abertzaleek hautetsirik lortzeko aukerarik ez dutela diote eta beraz, nahiago dute zerrenda formalik ez osatu eta sinbolikoki, "EHbai gisara Ipar Euskal Herriak dituen egiturazko arazoei buruzko galderak pausatzea".
Gaur babestea erabaki duten proposamena hurrengo astean aurkeztuko diete EA eta Batasunari -EHbai koalizioa osatzen duten beste alderdiei- eta horiek onartzen ez badute, "ABk berriz aztertu beharko du hartutako erabakia".
politika
Akitaniako bozetan zerrenda aurkeztu ordez, gizartearen aldarrikapenekin galdeketa egitea babestu du ABk
EHbairen asmoa hobetsi du beraz Abertzaleen Batasunak gaur Uztaritzen egin duen biltzarrean. Hala ere, zerrenda sinbolikoa izango da hori, hautes barrutia handiegia delako eta ezin delako hautetsirik lortu. Hurrengo astean EA eta Batasunari proposamena egingo diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu