AKORDIO NAGUSIAK

2015eko martxoaren 31
00:00
Entzun
Legealdiko azken osoko bilkuran hainbat gai izan zituzten aztergai. Hauek dira hiru akordio nagusiak:

Aurrekontuak. Diputazioak ez du aurrekontu berririk aurten; iazkoak luzatu egin dituzte. Erabilgarri, ordea, iaz baino 31,8 milioi gehiago ditu. Zertan erabili, proposamen bat egin zuen aldundiak, baina aldatu egin du oposizioak. EAJk, PSE-EEk eta PPk adostu dute dirua ekonomia sustatzera bideratzea; EH Bilduk abstentziora jo du, aldundiaren proposamena «orekatuagoa» zelakoan.

Hondakinak. Bilduk hondakinekin egindako kudeaketa salatu dute Batzar Nagusiek: «kalte larria» eragitea egotzi diote koalizioari. Salatu dute arauak ez dituela bete. EAJk, PSE-EEk eta PPk onartu dute testua; EH Bilduk kontra bozkatu du.

Bidegi. Ikerketa batzordearen txostena bere egin du osoko bilkurak, EH Bilduren eta PPren botoekin; EAJk aurka egin du, eta PSE abstenitu egin da, aski denbora ez delakoan izan. Ustezko irregulartasunen erantzuletzat hartu dituzte Olano eta Goia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.