Politika

Akordio partziala lortu du Aralarrek Jaurlaritzarekin, eta abstenitu egingo da aurrekontuen bozketan

Alderdi horretako iturriek agertu dutenez, 10 milioi euro biltzen dituen hitzarmena egin du hirukoarekin. ETArenak ez diren biktimengana, hezkuntzara, etxebizitzara eta euskararen sustapenera bideratuko da itundutako diru hori.

2007ko abenduaren 17a
17:15
Entzun
Jaurlaritzarekin "akordio partziala" lortu du Aralarrek 2008ko aurrekontuen inguruan, eta, ondorioz, abstenitu egingo da bozketan, hirukoaren eta PSE-EEren botoei esker onar daitezen errazteko.

Horrela, Aralarrek ez dio erabateko oniritzirik eman Jaurlaritzaren datorren urteko egitasmoari, baina zenbait alorretan ados jarri direla eta 10 milioi euro biltzen dituen hitzarmena egin dutela agertu dute Aralarreko iturriek .

Hain justu, Aralarren zuzenketak direla medio jaso diren diru partida berrietan ETArenak ez diren biktimentzakoak aurreikusten dira, "arrazoi politikoek eragindako giza eskubideen urraketen biktimak" aintzat hartzeko eta haiei kalteordainak emateko.

Gainerakoan, hezkuntzara, etxebizitzara eta euskararen sustapenerako bideratuko dira Aralarrekin hitzartutako diru multzoak. Euskararen sustapenean UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak diru laguntza izango du 2008an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.