EAEko hauteskundeak / euskara

Akordio Soziopolitikoa Batasunak eta Aralarren bakarrik betetzen dute Kontseiluaren arabera

Kontseiluak jakinarazi duenez, EAEko hauteskundeetara aurkeztu diren eta egitaraua aurkeztu duten alderdi gehienek ez dute Kontseiluak proposatutako Akordio Soziopolitikoa betetzen. Aralarrek eta Batasunak bakarrik betetzen dute, eta PSE-EEren, UAren eta PPren agitasmoetan atzerapausoak ikusi dituzte. EAJ-EA koalizioaren proposamenean, berriz, ez dagoela "euskarak behar duen eraginkortasunik" diote. EB-Berdeen egitarauan, aurkitu dituzte "zenbait proposamen interesgarri".

2005eko apirilaren 12a
20:04
Entzun
EAE-ko hauteskundeetara aurkeztu diren eta beraien egitaraua aurkeztu duten taldeak aztertu ditu Kontseiluak,2004ko azaroan hamaika indar politiko eta sindikalekin sinatutako Akordio Soziopolitikoaren arabera.

Azterketaren arabera, Aralarrek eta Batasunak bakarrik betetzen dute Akordio Soziopolitikoa, eta PSE-EEren, UAren eta PPren agitasmoetan atzerapausoak ikusi ditu Kontseiluak.

EAJ-EA koalizioaren proposamenean, berriz, ez dagoela "euskarak behar duen eraginkortasunik" uzte du Kontseiluak, eta EB-Berdeen egitarauan, berriz, "zenbait proposamen interesgarri" daudela diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.