Gaur aurkeztu dute Oiartzungo udalean, Erosi Oiartzunen Berriaren eskutik kanpaina. Aurkezpen ekitaldian izan dira Jexux Leonet Oiartzungo alkatea, Eneritz Arbelaitz alkateordea, Ion Zabaleku Itturri merkatari elkarteko lehendakaria eta Martxeko Otamendi BERRIA egunkariko zuzendaria.
Berrialagun diren dendetan erosten duten herritarrei 1.000 euroko saria eskuratzeko aukera eskaintzen die akordioak. Horretarako, kontuan hartuko dira gaur hasi eta abenduaren 15a bitartean denda horietan egiten diren erosketak. Zozketa, berriz, kanpaina amaitu eta hurrengo egunean egingo dute, hilaren 16an.
Orotara, Oiartzungo 41 dendek egin dute bat kanpainarekin.