Ezker abertzalea, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta Aralar ados jarri dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira aliantza eratzeko. Alderdiek ohar bateratu batean jakinarazi dutenez,hauteskunde koalizioaren «oinarrizko edukiak» hitzartu dituzte.Lau aldeetako ordezkariek hitzartu duten akordioa alde bakoitzeko organoek berretsi beharko dute hurrengo egunetan.
Azaroaren 20ko hauteskundeetarako aliantza politiko bat osatzeko proposamen elkarrekin aztertu zutenatzo taldeetako ordezkariek Bilbon egin zuten batzarrean. Bilera amaitzerakoan ohar laburra kaleratu zuten. Hitzartutako oinarrizko edukien inguruko xehetasunak datozen egunetan azalduko dituzte alderdietako ordezkaritzek.
Ezker abertzaleko, EAko, Alternatibako eta Aralarreko ordezkariek negoziazio prozesuan nabarmendu dute Espainiako hauteskundeek «berebiziko garrantzia» dutela Euskal Herriarentzat.Izan ere, alderdiok oharrean azpimarratu dute azaroko hauteskundeetan azaleratuko dela Euskal Herriaren eskakizuna «subjektu politiko» gisa duen eskubidea betetzea dela,bai bere mugen barruan eta baita Madrilekin eta Europarekin izan beharreko harremanetan ere.
Ideia hori oinarri hartuta, hauteskundeei begira hautes egitura bat ezartzearen inguruan hausnarketak eta proposamenak elkar trukatu dituzte lau alderdietako ordezkaritzek azken asteotan. Bilera bat baino gehiago izan dituzte aldeek, etahartu-eman horien ondotik akordioa lortu dutela jakinarazi dute.
Eskaintzari, irekia
EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak azaroaren 20ko bozetara bat eginda aurkezteko proposamena egin zieten EAJri eta Aralarriuda hasieran. EAJk ez zuen proposamena begi onez ikusi, eta uko egin zion aliantza osatzeari. Ostera, eskaintzari jarrera irekiaagoa agertu zion Aralarrek hasieratik, nahiz eta balizko aliantza horri eman beharreko forman eta izan beharreko ordezkaritzetan bestelako proposamenak egin.
Horiek horrela, alderdi horrek irailaren 3an egindako batzarrean, onetsi egin zuen Bildu koalizioa osatzen duten aldeekin azaroaren 20ko hauteskundeetara aurkeztea.Alderdiko zuzendaritzak lehenago ere erabaki bera hartu zuen larunbat honetan egitekoa denkongresuaren ponentzia politikoa lantzerakoan. Bertan dio hauteskunde orokorretara norekin joan erabakitzeko orduan Euskal Herrian ireki den garai berria kontuan hartu behar dela, eta Gernikako Akordioaren garapenak izan behar duela hizpide.
Akordioa lortu dute EA, Aralar, Alternatiba eta ezker abertzaleak
Azaroaren 20ko bozetara koalizioan joateko «oinarrizko edukiak» hitzartu dituzte lau alderdiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu