Osasuna

Akordioa lortu dute Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak

Arabako Errioxako herritarrak Logroñoko ospitalean artatzeko akordioa lortu dute. Bihar sinatuko dute behin-behineko akordioa jasotzen duen agiria. 

2011ko abenduaren 6a
19:16
Entzun

Behin-behineko akordioa lortu dute Eusko Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak, eta, hala, hilaren 15etik aurrera berriro ere artatzen hasiko dira Arabako Errioxako herritarrak Logroñoko ospitalean. Akordioa bihar sinatuko dute, eta, ondoren, akordio zehatzago bat lantzeari ekingo diote, Osakidetzako iturriak aipatuz berri agentziek jakinarazi dutenez.

Behin-behineko hitzarmenaren bidez, Arabako Errioxako 10.000 herritar artatuko dituzte Logroñoko ospitalean. Heldu den ostiralean hiru hilabete beteko dira Logroñoko ospitalak utzi ziola euskal herritarrak hartzeari, bi gobernuen artean sortutako desadostasunen ondorioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.