Hezkuntza

Akordioa lortuta, lanera itzuliko dira bihar eskola garraioko begiraleak

Atzo erdietsitako aurreakordioa berretsi dute 500 langileek gaur, asanbladetan.

Gurasoen protesta bat. GORKA RUBIO, ARP
Maite Asensio Lozano.
2014ko otsailaren 4a
19:35
Entzun

Eskola garraioko begiraleek amaitutzat eman dute gaur joan den astean abiatutako greba mugagabea. Atzo lortutako aurreakordioa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako asanbladetan berretsi ostean hartu dute erabakia sektoreko 500 langileek. Ikastetxera joateko autobusa erabiltzen duten 15.000 ikasleek zerbitzua izango dute bihar, hartara.

Sektorean ordezkaritza duten lau sindikatuek babestu dute lanuztea: ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk. Bihar goizean agerraldia egingo dute, akordioaren xehetasunen berri emateko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.