Akordioarekin «kea saltzea» egotzi dio Aralarrek EAJri

«Ikerketa zehatzak» egin gabe Pasaiako kanpoko porturako diru sailak onartzea kritikatu du Gipuzkoako EBk

Erredakzioa
2008ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuarekin lortu duen akordioarekin «kea saltzen» ari da EAJ, Aralarren iritzian. Gernikako Estatutuaren arabera Eusko Jaurlaritzaren eskuduntzak direnak Madrilen negoziatzea «onartezina» dela uste du Jon Abril alderdiko koordinatzaileordeak. «Eskuduntza horiek negoziaezinak dira». Gainera, eskuduntza osoa ez dutela lortu nabarmendu du, baizik eta hainbat proiektu garatzeko aparteko dirua lortu dutela. «Truke jokoan aritu dira euren artean EAJ eta PSOE».

EBk ere kritikatu egin du PSOEren eta EAJren akordioa. Hain justu, «ikerketa zehatzak» egin gabe Pasaiako kanpoko porturako diru sailak onartzea kritikatu duArantza Gonzalez EBren Gipuzkoako batzarkideak. Jeltzaleen eta PSOEren jarrera «arduragabea» dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.