Garraioa

Akordiorako oinarria egin dute Bizkaibuseko langileek eta aldundiak

Sindikatuek bertan behera utzi dituzte deituta zeuzkaten hamasei greba egunak. Aldundiak idatziz bermatu die lehiaketa irabazten duten enpresek hartu egingo dituztela egun lanean dauden beharginak.

2013ko irailaren 30a
18:12
Entzun

Lan gatazka konpontzeko akordiorako oinarria egin dute Bizaibuseko langileek eta aldundiak. Horren arabera, aldundiak idatziz bermatu die lehiaketa irabazten duten enpresek hartu egingo dituztela egun lanean ari diren beharginak. LABek ez beste sindikatu guztiek babestu dute akordioa.

Langileek bi orduko lanuzteak egin zituzten iragan astean, eta ostegunean egun bateko greba. Lehen aldia zen Bizkaibuseko zerbitzua 24 orduz eteten zutena. Langileek salatu zuten egin nahi duen berregituraketarekin aldundiak zazpi ibilbide kendu nahi dituela, eta horren ondorioz milioi bat bidaiari geratuko diirela zerbitzurik gabe. Kezka azaldu zuten, gainera, kaleratzeak egon zitezkeelako.

Egun hauetan hainbat bilera egin dituzte, eta azkenean akordioa lortu dute. "Akordioa hitz egiteko egon den borondatearen emaitza da. Denek nahi izan dugu enplegua mantentzea eta zerbitzu publiko kalitatezko bat ematea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.