Konpontze bidean da Bizkaibuseko lan gatazka. Apirilaren 22an lanuzteak hasi zituzten langileek, baina bertan behera uztekoak dira. Izan ere, akordiorako oinarria lortu du langilek batzordeak TCSA-ALSA enpresarekin. Langileen batzarrak baiezkoa ematea baino ez da falta. Oscar Bajo bozeramaileak jakinarazi du, pozik daudela. Besteak beste, benetako KPIaren araberako soldata igotzea aurreikusten du, baita hitzarmen hau denboran luzatzea besterik onartzen ez den arte. Enpresak, beraz, ezingo du hitzarmen hori bertan behera utzi, sindikatuekin akordioa lortzen ez badu.
GIZARTEA
Akordiorako oinarria lortu dute Bizkaibusen
Langile Batzordea eta TCSA-ALSA enpresa ados jarri dira, eta langileen batzarrak onartuz gero, bertan behera utziko dituzte apirilaren 22an hasitako lanuzteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu