Gaur batzartu dira Iruñerriko Mankomunitateko ordezkariak eta TCCko langile batzordea, billabesen lan gatazkari irtenbidea bilatzeko. Akordiorako oinarriak adostea lortu dute bi aldeek, baina langileek ontzat jotzea falta da. Bihar egingo dute bilkura beharginek akordioaren xehetasunen berri izateko, eta bozkatu egingo dute ondoren.
Langile batzordeko sindikatuen gehiengoak babestu du akordioa, LABek izan ezik. Juan Jose Jaime TCCko langileen batzordeko bozeramaileak ez du akordioaren edukirik aurreratu, horiek langileei ezagutarazi aurretik xehetasunik ez ematea adostu baitute aldeek.
Abenduaren 16an ekin zioten langileek grebari.