GARRAIOA

Akordiorako oinarriak berretsi edo grebarekin jarraitu bozkatuko dute gaur Billabesako langileek

Bart gauean egin dute batzarra, Iruñerriko Mankomunitateak eta TCCko langile batzordeak adostutakoaren edukiak beharginei ezagutarazteko.

Jendea billabesaren zain, lehen greba egunean. I. URIZ, ARP
2014ko urtarrilaren 8a
20:04
Entzun

Gaur buka liteke billabesen greba mugagabea. Abenduaren 16an ekin zioten, eta, 24 egun igarota, litekeena da gaur lan gatazkari konponbide bat ematea. Astelehenean batzartu ziren TCCko langile batzordea eta Iruñerriko Mankomunitatea, eta akordiorako oinarriak adostu zituzten bertan.

Langileek berretsi beharko dute gaur akordio hori. 450 behargin daude deituta botoa ematera, eta hiru txanda egingo dituzte horretarako: 05:45etik 07:30era, 12:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Espero da iluntzerako jakinaraztea langileen erabakia.

Bart gauean egin dute batzarra langileek, astelehenean adostutakoaren xehetasunak ezagutzeko. Hilaren 3an bi aldeek adostutako 11 puntuei —langileek atzera bota zuten akordio oinarri hura—, beste bi puntu behitu dizkiete: 2015an eta 2016an soldatak hobetzeko aukera, eta lan beste lan hitzarmen bat sinatu arte egungoaren ultraaktibitatea bermatzea.

Horrez gain, enpresak hitzeman du kontratu finkoa egingo diela 2010eko urtarrilaren 1a baino lehen kontratatutako langileei.

Normaltasuna nagusi

Gaur goizean, ordea, grebarekin jarraitu dute langileek. "Normaltasunez" atera dira autobusak. 09:30era arte, zerbitzuen %60 eman dituzte, eta 09:30etik 13:00etara, berriz, %40.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.