Osakidetzako arduradunak sindikatuetako ordezkariekin bildu dira gaur Gasteizen, baina berriro ere akordiorik gabe amaitu da Mahai Sektorialaren bilera. Ondorioz, mobilizazioei eustea erabaki dute ELA, LAB, UGT eta SATSE sindikatuek. Hilaren 28an ordezkari sindikalekl Gurutzetako erietxean (Barakaldo, Bizkaia) egingo duten elkarretaratzea izango da hurrengo protesta.
Nolanahi ere, asko dira Osakidetzako lan baldintzen inguruko gora-beherak. Atzo hitzarmena sinatu zuten Osakidetzako buruek eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak. Sendagileen zenbait elkarte, ordea, ez datoz bat itun horrekin, eta ospitaleetako medikuak grebara deitu dituzte gaurko erietxeetako medikuen elkarteen federazioak. Osakidetzaren arabera, %17,99ko jarraipena izan du; handiena Gipuzkoan.
Osasun zerbitzuak
Akordiorik ez dute lortu Osakidetzako Mahai Sektorialaren bileran
Ondorioz, mobilizazioekin aurrera jarraitzea erabaki dute ELA, LAB, UGT eta SATSE sindikatuek. Gaurko grebara deituta zeuden Osakidetzako erietxeetako medikuak. Jarraipena %17,99koa izan da, Osakidetzaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu