Euren lan baldintzak hobetzeko eta, oro har, Gipuzkoako ostalaritza sektorean "bidezko lan ituna" erdiesteko daude greban Donostiako Maria Cristina Hoteleko langileak. Arazotsua gertatzen ari da lanuzte hori, hain zuzen ere, Zinemaldia gaur hasi baita, eta hotel hori baita Zinemaldiko izarren ostatua.
Nolanahi ere, Maria Cristina Hoteleko langileen ordezkariek gaur jakinarazi dutenez, lan gatazkak ez du, momentuz, konpontzeko itxura handirik. Dani Gomez ELA-Zerbitzuetako idazkariak —sindikatku horretakaok dira Maria Cristinako langile gehienak— adierazi duenez, beren borondatea "negoziatzea eta irtenbide bat lortzea" da, baina hoteleko zuzendaritzaren eta Adegi Gipuzkoako patronalaren aldetik ez dute halakorik sumatzen. Horrenbestez, akordioa lortu arte grebari eusteko prest daudela nabarmendu du.
Era berean, Zinemaldia dela-eta hotelean sortu diren arazoak konpontzeko, zuzendaritzak ordezko langileak kontratatu dituela salatu du Gomezek. Hala ere, hoteleko zerbitzua asko eskastu dela azaldu du.
'Izarrak' eta oihuak
Azken batean, Maria Cristinaren atariak Zinemaldi sasoian izaten duen itxurarekin ez du zerikusirik gaurkoak: zinemako aktore disdiratsuei, zerbitzari abegikorren ordez atarian protestan dauden langileek egiten diete ongi-etorria. Charlize Theron etaMark Wahlberg Donostiara heldu diren lehen izarrek , langileen aldarrien artean egin behar izan dute hotel sarrerarainoko ibilbidea.
Lan gatazka
Akordiorik ezean, lanuzteari eutsiko diotela aldarrikatu dute berriro Maria Cristina Hoteleko langileek
Donostiako Maria Cristina Hoteleko lan gatazkak ez du epe laburrean konpontzeko itxurarik. Langileen ordezkariek agertu dutenez, negoziatzeko borondatea dute eurek, baina, aldiz, hoteleko zuzendaritzak eta Adegi Gipuzkoako patronalak kontrako jarrera dute. Horrenbestez, bidezko lan hitzarmen baten alde borrokan segituko dutela iragarri dute, eta akordiorik ezean, grebari eutsiko diotela. Halaber, Maria Cristinako zuzendaritzak ordezko langileak kontratatu dituela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu