Mundua

Akordiorik gabe amaitu da Ipar eta Hego Koreako militarren arteko bilera

Defentsa ministroen arteko bilera prestatzea zuen helburu, baina bi egunetan izandako negoziaketak alferrik izan dira.

2011ko otsailaren 9a
13:50
Entzun
Negoziatzen bi egun aritu ondoren, adostasunik gabe amaitu da Ipar eta Hego Koreako militarren arteko bilera. Bi herrialdeetako Defentsa ministroen bilera prestatzea zuten helburu negoziaketek, baina akordiorik gabe amaitu da.

Koronel bana ziren ordezkaritza bakoitzaren buru, eta ez bileraren edukietan ezta egunetan ere ez dira ados jarri. Defentsa ministroen bileraren beharra, azaroan bi herrialdeen artean izan zen krisiaren ondoren sortu zen. Hego Korearen maniobra militar batzuei erantzunez, Ipar Koreak Yeonpyeong uhartea erasotu zuen orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.