Irudia.Tolosa
AKTEN SINADURA, PROTESTA ARTEAN
AHT Abiadura Handiko Trenaren Tolosa-Hernialde (Gipuzkoa) zatiko desjabetze aktetako batzuk sinatu zituzten atzo Tolosako Udalean. Protesta artean egin zen sinadura. Udaletxearen kanpoaldean, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, elkarretaratzea egin zuten. Besteen artean, Udalak lurjabeei ez diela babesik emana salatu zuten. Atxondon ere (Bizkaia) atzo ziren sinatzekoak aktak, baina alkateak uko egin zion. Gaur, Abadiñon dira sinatzekoak, Bizkaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu