Atzo gauean geratu zen epaiaren zain Amaia Azkueren hilketaren auzia. Auzipetuak izan zuen azken hitza, eta esan zuen berak ez zuela hil Azkue, eta beldur dela, "aske dagoelako hiltzailea". Akusazioak, ordea, zigor handiena berretsi zuen auzipetuarentzat: hamar urteko zigorra eta beste bost urte zaintzapean. Gainera, urruntze agindua ere eskatu dute, eta horren arabera, ezingo du auzipetuak Getarian, Zarautzen edo Orion bizi.
Defentsak azken unean aurkeztutako testigantzek ez dutela datu berririk ezagutarazi argudiatu zuen Miguel Castells abokatuak saioaren ondorioetan. Castellsek esan du auzipetuaren bertsioa "sinestezina" dela. Auzipetuaren defentsak, ordea, argitu gabeko hainbat galdera daudela argudiatu du, eta gaztea zigortzeko nahikoa froga ez daudela. Horregatik absoluzioa eskatu du.