Akusazioen hipotesia ez da uler daitekeen bakarra
Zuzenbidean zantzuek balioa izan dezaten, elkarren ondoan jarritakoan gauza bakarra ulertzera eraman behar dute. Kasu honetan ez da ordea halakorik gertatzen, Iñigo Iruinek Auzitegi Goreneko magistratuei ohartarazi dienez. Akusazioek «zantzu» horietatik ateratzen duten tesia ez dela uler daitekeen bakarra nabarmendu du. Defentsaren tesia ere uler daitekeela «zantzu» horietatik, eta hori ulertzeak «logika» gehiago duela, gainera. Gainera, alderdiaren estatutuetan kontrazantzu indartsuak daudela ohartarazi die epaileei, gogora ekarriz indarkeria gaitzesteaz gain hori egiten ez dutenak alderditik botatzea ere jasotzen dutela, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu