Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) Administrazio Kontseiluak akziodunen batzarrera deitu du, hilaren 26rako. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean izango da EKT enpresaren egoitzan, 10:00etan hasita. Orain arte, bi batzar egin dituzte EKTko akziodunek, baina horiek proiektua abiatu ahal izateko eginikoak izan ziren. Bi batzar horietan hasierako akziodunek, Euskaldunon Egunkaria-ko langile ohiek, parte hartu zuten bakarrik. Lehenengo akziodunen batzarra EKT enpresaren kapital handitzea erabakitzeko egin zuten akziodunek. Bigarren akziodunen batzarra Administrazio Kontseilua izendatzeko eta proiektu guztia abiatzea erabakitzeko egin zuten.
berriako 24.400 akziodunek parte hartzeko aukera izango dute, lehendabiziko aldiz, datorren larunbateko akziodunen batzarrean. 2003ko ekainetik abendura egindako jardueren eta horren emaitzen berri emango zaie batzarrean. Horretaz gain, orain arte egindako lana eta enpresa guztiaren antolaketa azalduko zaie akziodunei.
Akziodunen ohiko lehen batzarra, hilaren 26an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu