Al kaeda da Madrilgo atentatuen egilea, egunkari arabiar baten arabera

Al Kaedak bere egin ditu Madrilgo atentatuak, Londresen egoitza duen 'Al Quds Al Arabi' egunkari arabiarrak adierazi duenez. Al kaedaren izenean, Abu Hafs al-Masri brigadak egin ditu bere atentatuak. Londresko egoitzan jasotako mezuaren arabera, gurutzatuen aliantzako oinarri nagusienetako baten kontrako erasoa izan da, Espainiaren kontrakoa.

2004ko martxoaren 11
21:57
Entzun
"Aspaldian Espainiarekin genuen auzi bat konpontzetako ekintzetako bat da hau", dio Londresko egunkarira iritsi den mezuak, "eta Islamaren kontra egun amerikarren aliatu direnen kontrako erasoetako bat". Aznarri zuzenean galderak egin dizkiote oharreak: Aznar, non dago Amerika? Nork babestuko zaitu zu? Erresuma Batuak? Japoniak? Italiak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.