Kartzela ez ezik, emazteari zein bortxatu zuen alabari kalteordaina ordaindu beharra ezarri dio Nafarroako Lurralde Auzitegiak Jose Javier B.G.ri: emazteari 3.000 euro ordaindu beharko dizkio eta alabari 100.000 euro. Halaber, bost urtez ezingo du emazte zein seme-alabengana hurbildu nahiz haiekin inolako harremanik izan.
Familia Teruelen (Aragoi, Espainia) bizi zenean hasi ziren tratu txarrak. Cortesera (Nafarroara) bizitzera joan zirenean areagotu egin ziren, jada Cortesen zeudela bortxatu baitzuen alaba adingabea.
Aitak egindako gehiegikerien ondorioz, osasun arazo larriak ditu neska gazte horrek: trauma osteko estresa diagnostikatu diote, eta, halaber, joera fobikoak, autosuntsitzaileak eta bere burua bakartzekoak.
Genero indarkeria
Alaba bortxatzeagatik eta familiari tratu txarrak emateagatik, 32 urteko espetxera zigortu dute Cortesko gizonezko bat
Alaba bortxatu zuelako eta familiari tratu txarrak eman zizkiolako 32 urteko espetxera zigortu du Nafarroako Lurralde Auzitegiak Jose Javier B.G. gizonezkoa, Cortesko bizilaguna. Tribunalaren ustez, frogatuta dago 15 urteko alaba birritan bortxatu zuela, beste zenbaitetan sexu gehiegikeriak egin zizkiola, eta, halaber, emazteari zein beste bi seme-alabei tratu txarrak ematen zizkiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu