Atentatuak

Alacanteko leherketan larri zauritutako holandarra Zaintza Bereziko Unitatetik atera dute

Iragan asteartean ETAk Alacanteko hotek batean jarri zuen lehergailual larri zauritu zuen gazte holandarra Zaintza Bereziko Unitatetik atera dute, eta Alacanteko Ospitaleko gela arrunt batera eraman dute. Erietxe horretako iturriek azaldu dutenez, 32 urteko holandarra pixkanaka sendatzen ari da, baina oraindik denboraldi bat igaro beharko du ospitalean. Halaber, atentatu berean zauritutako beste gazte bat, 24 urteko alemaniar bat, zegoen Alacanteko Ospitalean, baina hari etxera joateko baimena eman diote.

2003ko uztailaren 26a
16:40
Entzun
Hain zuzen ere, bi lagun horiek izan ziren ETAk jarritako lehergailuaren ondorioz larrien zauritu zirenak. Bonba zartatu zen hotelaren ondoko eraikin batean, atzerritarrek gaztelania ikasteko akademia batean, zeuden gazte horiek biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.