Alain Berastegik gazteak ezezagun batzuk zazpi orduz bahituta eduki zutela salatu zuen eta hori protestatzeko manifestazioa egin dute gaur Arbizun (Nafarroa). Martxak, Sakanako (Nafarroa) 50 ordezkariren babesa izan du eta baita ELA eta LAB sindikatuena ere.
Berastegik uztailaren 17an, zazpi orduz bahituta eduki zutela salatu zuen ustez poliziek, eta mehatxatu eta torturatu ere egin zutela jakinarazi zuen. Euskal preso ohia da arbizuarra eta eurekin kolaboratzeko eskaintza egin zioten bahitzaileek.
Politika
Alain Berastegiren bahiketa salatzeko manifestazioa egin dute Arbizun
Bahituta eduki zutela eta torturatu ere egin zutela adierazi zuen gazteak armak zituzten pertsona batzuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu