2008tik Pirinio Atlantikoetako kontseilari gisa aritu da Alain Iriart Hiriburuko auzapeza (Lapurdi), abertzale independente gisa. Aurten, ordea, EH Bairen baitan aurkeztuko da. Orain arte Kontseilu Nagusian eginiko lana baloratu eta hauteskundeen erronken inguruan arituko da biharko elkarrizketan. Hona hemen, aurrerapen gisa, haren zenbait erran:
- "2008an baldintzak ez ziren lortu horrela abiatzeko. Aurten ekipa bat osatu dugu lekuko arrangurak eraman eta Euskal Herriko beharrer arrapostu baten emaiteko. EH Baik hori xerkatzen du”.
- "AHTari buruz, ez banintz han izan... Debatea eraman dut biltzar nagusira, eta behartuak izan dira gaia aipatzera. Eta emeki-emeki, gauzak aldatu dira: azken aurrekontuan ez dugu deus ezarri AHTarentzat".
- "Lekuko problemer lekuko aterabideak eman behar zaizkie, eta egiazko elkartasuna horrela sortuko da. Ez UMPko, Modemeko edo PSeko etiketa defendituz".
Elkarrizketa aurrerapena
Alain Iriart: "Elkartasuna ez da sortuko UMP, Modem edo PSeko etiketak defendituz"
Departamenduetarako hauteskundeak eginen dituzte Ipar Euskal Herrian martxoaren 22an eta 29an, eta horietara aurkeztuko diren zenbait hautagairi elkarrizketak eginen dizkie BERRIAk asteotan. Bihar Alain Iriart EH Baiko hautagaiari eginiko elkarrizketa argitaratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu