Frantziako Eskualdeetako bozak

Alain Roussetek irabazi ditu hauteskundeak Akitanian

Bozen %44,3rekin irabazi ditu Akitania-Limousin-Poitou-Charenteseko hauteskundeak Alain Rousset sozialistak. Pirinio Atlantikoetan bozen %47,85 lortu ditu, behin betiko emaitzen arabera. Ipar Euskal Herriko herri handi zenbaitetan ere nagusi atera da ezkerreko zerrenda.

Alain Rousset, AHTaren kontra ekologistek Miarritzen egin zioten protesta baten aitzinean. BOB EDME
maddi ane txoperena iribarren
2015eko abenduaren 14a
07:49
Entzun

Baionan, Rousseten zerrendak lortu du boz gehien: %50,61. Virginie Calmels eskuinekoak bozen %33,19 lortu ditu Lapurdiko hiriburuan, eta Fronte Nazionaleko (FN) Jacques Colombierenak, %16,20.

Hendaian eta Angelun ere sozialistak dira nagusi, botoen %59,34 eta %44,58 lortuta, hurrenez hurren. Donibane Lohizunen eta Miarritzen, aldiz, Errepublikanoen zerrendak irabazi du. Donibane Lohizunen, erraterako, eskuinak botoen %45,46 lortu ditu, eta Miarritzen, %46,26. FNk bozen %15 inguru lortu ditu herri horietan guzietan.

Lehen itzulian ere nagusitu zen Rousset, baina EELV ekologisten babesa behar izan du bigarrenerako. Testuinguru horretan, AHTa gehiago ez diruztatzea hitzartu zuten PSk eta ekologistek, Roussetek hainbatetan defendatutakoaren kontrara. Hemezortzi urte daramatza Roussetek Akitaniako kontseiluko presidentetzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.