gizartea

'Alakrana' ontziari eraso egiten saiatu dira Indiako Ozeanoan, baina ihes egitea lortu du

Bermeoko atunontziko segurtasun pribatuko langileek tiro egin dute piratak gerturatzen ari zirela ikusten. Duela bi urte 47 egunez eduki zuten bahituta.

2011ko urriaren 18a
19:34
Entzun

Alakrana Bermeoko ontziari eraso egiten saiatu dira gaur goizean Indiako Ozeanoan, baina ontziak ihes egitea lortu du segurtasun protokoloa martxan jarri ondoren. Ez da zauriturik izan, Cepesca Arrantzaren Espainiako Konfederazioak Europa Pressi jakinarazi diotenez.

Atunontziko segurtasun pribatuko langileek tiro egin dute piratak gerturatzen ari zirela ikusten, eta orduan erasotzaileek alde egin dute.

Saiakera Frantziako bi ontzik joan den asteburuan jasan zuten erasoaren toki berean gertatu da, Somaliako kostatik 300 miliara.

Alakrana 2009an 47 egunez bahituta eduki zuten piratek Indiako Ozeanoan. Geroztik Somaliako kostatik gertu lanean dabiltzan ontzietan segurtasun pribatuko langileak eramaten dituzte, piraten erasoak saihesteko asmoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.