peru

Alan Garcia izango da presidente, botoen % 55,4-rekin

Peruko presidente izango da Alan Garcia, baina aurkari gogorra izango du kongresuan, Ollanta Humalak botoen % 44,5 eskuratu baititu. Garcia 1985etik 1990era bitartean presidente izan zen, eta krisi ekonomiko izugarria eragin zuen haren gobernuak. "Bigarren aukera honetan" ez duela huts egingo esan zuen.

2006ko ekainaren 5a
11:52
Entzun
Alan Garciak% 24 soilik lortu zuen lehen itzulian, Lourdes Flores kontserbadoreak lortutako 64.000 boto gehiagorekin. Bigarren itzulian, berriz, botoen % 55,4 jaso ditu, neurri handi batean Floresen botoei esker. "Herritarrek ez diote berari eman botoa gustuko dutelako. Humalak irabaz ez dezan eman diote, eta kontuan hartu beharko du hori", adierazi du Floresek. 1985etik 1990era gobernatu zuen Garciak, eta peruarren gogoan dago oraindik izan zuen gobernu gestio kaxkarra. Asko kosta arren, "bigarren aukera honetan" ez duela huts egingo esan du Garciak herritarrei eskerrak eman ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.