Alarde parekidea «aitzakiak» erabiliz trabatzea salatu dute
HONDARRIBIA. Bilgune Feministak salatu du aurten ere oztopoak jartzen ari dela Eusko Jaurlaritza Hondarribiko alarde parekideari. Jaizkibel konpainiak entseguetan San Pedro plazatik bitan pasatzeko eskatu zuen, baina ez dio onartu Herrizaingo Sailak. Bilgune Feministak uste du segurtasun arazoen argudioa «aitzakia» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu