hondarribiko alardea

Alarde tradizionalaren aldekoek manifestazioa egingo dute datorren larunbatean Hondarribian

"Herriaren alardearen alde" lelopean Betiko Alardearen Aldekoak taldeak Hondarribian manifestaziorako deia egin du larunbat honetarako. EFE albiste agentziak jakinarazi duenez ibilaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Hondarribiko San Pedro kalean, eta Armen plazan amaituko da. Ibilbide amaieran komunikatu bat irakurriko dute manifestaziorako deia egin dutenek.

2005eko abuztuaren 31
16:47
Entzun
Manifestazioaren antolatzaileek adierazi dutenez Irun zein Hondarribiko herritarrek "zer nahi duten" esateko aukera bat eskaini nahi dute. Horretaz gain, manifestazioa, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak "alardeko festan manifestazio bat jartzeko" hartu duten erabakia salatzeko bide bezala ere erabiliko dutela jakinarazi dute.

Herrizaingo Sailak hartutako erabakiaren arabera datorren irailaren 8an goizeko 08:30ean irtengo da Jaizkibel konpainia (alarde mistoa) eta bederatzietan tradizionala. Arratsaldeko ordutegiei dagokionez 16:40ean ekingo dio ibilbideari Jaizkibelek eta 17:20ean tradizionalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.