Gizartea

Alarde tradizionalean parte hartu zuen Bilduko zinegotziak kargua utziko du

Juan Ortiz zinegotziak koalizioaren zuzendaritzari jakinarazi dio datozen egunetan utziko duela akta. Bideoa: Jaizkibel konpainiaren desfilea. [Youtube]http://youtu.be/Aku60TN4Mms[/Youtube]

2013ko irailaren 10a
13:26
Entzun

Hondarribian Bilduk duen zinegotzietako batek, Juan Ortizek, emakumeak soldadu gisa onartzen ez dituen konpainietako batean desfilatu zuen igandeko alardean. Ortizek koaliziko zuzendaritzari jakinarazi dio datozen egunetan utziko duela zinegotzi kargua.

Bilduk ohar bidez azaldu du Ortizen asmoa jakin bezain laster, harekin jarri zirela harremanetan. Jakinarazi zioten konpainia horietako batean ateratzea Bilduren filosofia eta praktika politikoaren aurka zihoala. Izan ere, Bilduko eledunek dekalogo bat dute sinatuta. Horren arabera, emakumeen eskubideen aldeko jarrera aktiboa izan behar dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.