Hondarribiako alardea

Alardeen ordutegiak Herrizaingo Sailak zehaztu bezala mantenduko dira

Hondarrabiako Udalak eta alarde tradizionaleko eragileek aurkeztutako helegitea gutxietsi egin du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak desfile tradizionalarentzat eta mixtoarentzat jarritako ordutegia mantenduko du.

2005eko abuztuaren 25a
16:30
Entzun
Herrizaingo Sailak zehaztutako alardeen ordutegia aldatzeko tradizionalek errekurtsoa aurkeztu zuten, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du. Horrela, talde mixtoa goizean 8:30ean aterako da, alarde tradizionala baino ordu erdi lehenago, eta arratsaldean 16:40an; alarde tradizionala, berriz, arratsaldean 17:20an aterako da.

Alarde egunean egon daitezken arazoak ekiditeko segurtasuna antolatzeko eskatu die EAEko Auzitegi Nagusiak agintariei, eta gaineratu du alarde tradizionala eta mixtoa legearengandik babestuta daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.