Bermeoko (Bizkaia) Albacora enpresak jakinarazi duenez, Albatun Bi atunontziak piraten eraso bat jasan du gaur goizean, Somalian arrantzan ari zela. 09:00ak inguruan eskife bat segika izan dute, barruan armak zituzten bost gizon zihoazela. Ontziko kapitainak adierazi duenez, ordubete inguru izan dituzte atzetik.
Erasoaz konturatu direnean, atunontzia ihesean jarri dute, eta piratek, hori ikusirik, erasoa bertan behera utzi dutela esan dute Albacorako arduradunek. Tirorik ez da izan, nahiz eta atunontziak segurtasun zerbitzu pribatua duen. Martxoan beste eraso bat jasan zuen Albatun Bi ontziak. "Ia ohituta gaude horrelakoetara", gaineratu du kapitainak.
Euskal Herria
'Albatun Bi' atunontziak erasoa jasan du Indiako Ozeanoan, eta ihes egin du
Segurtasun zerbitzu pribatua du ontziak, baina ihes egin ahal izan dutenez, ez da tirorik izan. Kapitainak esan du ordubetez izan dituztela segika eta horrelakoetara "ia ohituta" daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu