AEB

Albert Woodfox aske utziko dute, 43 urte preso igaro ondoren

Pantera beltza ohia bakartuta eduki dute Louisianako espetxe batean, 1972an kartzelako zaindari bat hil izana egotzita. Woodfoxek hasieratik defendatu zuen errugabea zela.

Albert Woodfox. BERRIA
2015eko ekainaren 9a
17:29
Entzun

Albert Woodfox pantera beltza ohia aske gelditu daiteke datozen orduetan. Izan ere, epaile batek hura aske uzteko eskatu du, duen adinagatik —68 urte ditu—, dituen osasun arazoengatik eta "balizko hirugarren epaiketa justua izateko dagoen konfiantzarik ezagatik". 1972an, Lousianako Estatu Presondegian kartzelako zaindari bat hiltzea leporatuta, aurrez bi aldiz epaitu eta zigortu dituzte Woodfox eta Pantera Beltzak mugimenduko beste bi kide —Robert KIng eta Herman Wallace—. 43 urte egin ditu preso. 

AEBetako espetxe bortitzenetako bat izateko ospea zuen Louisanakoak, eta hainbat presok —tartean Woodfox— hango egoeraren aurka protesta egin zuten 1970eko hamarkada hasieran. 1972an, kartzelako zaindari bat hilda agertu zen istilu batzuen ondoren, eta Wallaceri, Woodfoxi eta Kingi egotzi zieten hilketa. Ez zegoen froga fisikorik, eta bi lekukok baino ez zuten haien aurka hitz egin: bat itsua zen, eta besteak atzera bota zuen esandakoa. Hala ere, bakartuta egotera kondenatu zituzten. Errugabeak direla esan izan dute beti. Hainbat erakundek ere eskatu izan dute haiek askatzeko, besteak beste Amnesty Internationalek.

Angolako hiruren artean aske geldituko den azkena izango da Woodfox. King 2001ean askatu zuten, eta Wallace, duela bi urte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.