Euskal Bizikletako lehenengo etapa Alberto Fernandez Saunier Duval-Prodir taldeko txirrindularik irabazi du, Eibar eta Tolosa artean lehiatu duten 172 kilometro artekoa. Sei segundora hiru txirrindulari heldu dira. Jose Angel Gomez Marchante (Saunier Duval-Prodir), Oscar Sevilla (Relax-Gam Fuenlabrada) eta Eladio Jimenez (Karpin-Galicia). Bostgarrena David de la Fuente (Saunier Duval-Prodir) izan da eta talde nagusia 38 segundora heldu da helmugara.
Tolosako helmugatik gertu zegoen Santa Ageda gaineko jaitsieran ihes egin du Alberto Fernandezek. Orduan atzean utzi ditu lasterketa buruan osatu den ihesaldiko kideak. Saunier Duval-Prodirrek urteko hogeigarren garaipena erdietsi du eta etapako dominatzailea izan da. Lehenengo, bigarren eta bostgarren izan dira talde horretako txirrindulariak.
Bihar bi sektore izango ditu Euskal Bizikletak. Goizean, Tolosa eta Abadiño artean 92 kilometroko etapa izango dute txirrindulariek. Arratsaldean, 20 kilometroko erlojupekoa izango dute Abadiñon.Igandean, Iurreta eta Arrate arteko ohiko lehia izango dute txirrindulariek.
Euskal Bizikleta
Alberto Fernandezek irabazi du Euskal Bizikletako lehen etapa Tolosan
Santa Agedako gainaren jaitsieran iheskideak atzean utzi ditu eta bakarrik sartu da helmugara Saunier Duval-Prodir taldeko txirrindularia. Sei segundora Gomez Marchante (Saunier Duval-Prodir), Oscar Sevilla (Relax-Gam Fuenlabrada) eta Eladio Jimenez (Karpin-Galicia) heldu dira. Talde nagusia 39 segundora heldu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu