Atxiloketa

Alberto Gomez atxilotu du Ertzaintzak Barakaldon, kale erasoekin zerikusia izatea leporatuta

2007ko abuztuaren 17a
16:05
Entzun
Alberto Gomez 25 urteko gaztea atxilotu du eguerdian Ertzaintzak Barakaldon (Bizkaia). Etxean atzeman dute, Bizkaia kaleko 23. atarian, eta 14:50 arte han egon dira, etxea miatzen. Irtetzean hainbat kaxa eraman dituzte. Hainbat gazte batu dira etxearen atarian Gomezi elkartasuna adierazteko.

Ertzaintzak kale erasoetan parte hartzea leporatzen dio atxilotuari; zehazki, 2001eko eta 2004ko zenbait ekintzatan. Ertzaintzak agertu du erasoak gertatu ziren lekuetan aurkitutako "froga argiengatik" atxilotu dute Gomez. Halaber, eraso horiekin zerikusia izan zuten beste lagunak identifikatzeko eta atxilotzeko lanekin aurrera jarraitzen dutela azpimarratu du.

Ordu batzuren buruan Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dutela erantsi du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.