Alberto Gonzalez Etxebarria, atzo Donostian Intxaurrondoko Gaztetxean atxilotutako gaztea aske geratu da, epaiketaren zain, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Donostiarra da Gonzalez eta Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu zuen, "terrorismoa goraipatzea" egotzita.
Askatasunak esan du Herrizaingo Sailak ez zuela atxiloketaren berri eman. "Horrek esan nahi du herritarren aurrean eredugarri jartzen duen protokoloa ez duela betetzen". Haren ustez, EAJk "Madrileko salbuespen lege eta auzitegien aginduak zorrotz betetzen ditu".
Alberto Gonzalez, Donostian atxilotutako gaztea aske utzi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu