Atzo zortzi Ertzaintzak Bilbon atxilotutako Alberto Marinek zortzi egun egin ditu inkomunikatuta; gaur altxatu diote egoera hori, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak arratsaldean esan duenez. Berri gehiagorik ez duela dio, era berean.
Lehendabizi, iragan asteartetik ostiralera Ertzaintzaren esku eduki zuten inkomunikatuta Marin. Ostiralean epailearengana eraman zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalera, eta espetxeratzeko agindu zuen epaileak, inkomunikatuta. Kale erasoekin zerikusia izatea egotzita espetxeratu zuten.
Aministiaren Aldeko Mugimenduak agertu duenez, Marin atxilotu zutenean haren pisukidea bi orduz galdekatu zuen Ertzaintzak; astean, zehar, berriz, mendian atxiki zuten eta hiru orduz egin zioten galdeta. Astelehenean hura atxilotzera joan ziren etxera, baina ez zuten aurkitu. Beste gazte bat atxilotzen ere saiatu zen Ertzaintza astelehenean.
Atxiloketa
Alberto Marin zortzi egunez eduki dute inkomunikatuta
Atzo zortzi atxilotu zuen Ertzaintzak eta iragan ostiralean espetxeratu zuten. Gaur altxatu diote inkomunikazio egoera. Marinen atxiloketaren ondotik beste bi gazte atxilotzen saiatu dira. Kale erasoak egozten dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu