Euskal Presoak

Alcalako espetxean bi euskal presori eraso dietela salatu du Askatasunak

Joan den astelehenean, Alcalako espetxean dauden Lorea Azpilikueta eta Anuntzi Alonso euskal presoei eraso zietela salatu du Askatasunak. Funtzionarioek arrastaka eraman zituzten bi euskal presoak zegozkien patio orduak bete aurretik ziegara joateri uko egin ziotenean.

2006ko urtarrilaren 13a
18:12
Entzun
Azpilikuetak eta Alonsok ordubete zeramaten patioan funtzionarioek ziegetara joateko agindu zietenean. Askatasunak azaldu duenez, beste ordubeteko patioa zegokien eta uko egin zioten ziegara joateari. Funtzionarioek orduan arrastaka eraman zituzten bi euskal presoak Askatasunak azaldu duenez. Askatasunak gogor salatu du erasoa: "Arrastaka eraman zituzten bi euskal presoak. Halaber, lau ostikada eman zizkioten Azpilikuetari eta erropa puskatu zioten Alonsori".

Era berean, Alcalako espetxean emakumeen moduluan dauden euskal presoei dagozkien patio orduak baino gutxiago ematen dizkietela azaldu du Askatasunak. Hori dela eta, emakumezko euskal presoak borrokan ari direla jakinarazi du: "Patiotik ziegara beren borondatez igotzeari uko egiten diote patioan dagozkien orduan bete arte".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.