Politika

Alcarazek apirilean utziko du AVTko presidente kargua

2008ko martxoaren 6a
13:28
Entzun
Francisco Jose Alcarazek apirilean utziko du Asociacion de las Victimas del Terrorismo (AVT) elkarteko presidente kargua, AVTk gaur iragarri duenez. "Lanagatik eta arrazoi pertsonalengatik" utziko du postua; hala esan du Alcarazek, eta Espainiako hauteskundeen aurretik "propio" jakinarazi duela erabakia.

Apirilaren 19an egingo dute urteko batzar nagusia, eta haren zuzendaritzakideek ere laga egingo dute elkartea.

2004ko ekainaren 12an izendatu dute Alcaraz AVTko presidente, 2006ko maiatzaren 13an berriro, eta urte hauetan Euskal Herriko bake prozesua eta alderdiak izan dituzte jomuga, manifestazioak eginez, helegiteak eta kereilak sartuz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.